Ezezagunerako bidaia

IRAUPENA
70 minutu

JOKALARIAK
Haurren taldeak (15 jokalari gehienez)

Helduen taldeak (12 jokalari gehienez)

Duela 150 urtetik gora, Kongregazioak Museoko artelanetan agertzen diren izaki fantastikoetako batzuk harrapatu behar izan zituen.

Bilboko itsasadarretik sartzen ziren ura, janariak eta askotariko merkantziak Abadiako biltegian gordetzen zituzten baina desagertu egiten ziren era misteriotsuan.

Anaiek gertaera sinestezina antzeman zuten: gauez, bildumako eskultura eta margolanetako askotariko izakiek bizia hartzen zuten eta janari eta gauzaki baliotsu guzti horiek lapurtu egiten zituzten.

Bat egin nahi duzu kongregazioarekin piztiak baretzeko saiakeran?

Zer da “Ezezagunerako Bidaia”?

‘Hall escape’ desberdina da. Normalean, ‘hall’ delakoa ihesi-gela erako jolasa da, baina gela berean gertatzen da. Kasu honetan, ez da horrela.

Jolasaren zati handi bat Museoko klaustroan garatzen da, baina uneren batean ala bestean, gela sekretuak bisitatuko dituzue.

Aurkituko dituzuen probak gainditzeko ezinbesteko dituzue buru-argitasuna eta talde-lana.

Ez zaudete hemen porrot egiteko, Abadiak une atsegina igarotzeko egin dizuen deiari erantzunez zatozte eta uneoro izango da zuekin Kongregazioko Anai-Arrebaren bat.

Urtebetetze ospakizunak

Sarri jasotzen ditugu deiak urtebetetzeak ospatzeko aukeraren inguruan galdetuz. Hemendik aurrera, baiezkoa da erantzuna, hau da, urtebetetzeak ospatzeko aukera dago.

“Ezezagunerako Bidaia”jokoan parte hartzeaz gainera, Museoko geletako bat (tailerren ingurua) 40 minuturako gordetzeko aukera dago. Gela horretan mahaiak, aulkiak, komunak eta beste hainbat gauza dago, eta urtebetetzeko askaria eraman dezakezue bertara, jokoa burutu eta gerohartu ahal izateko.

Adibidea:

Iurdanak 7 adiskiderekin ospatu nahi du urtebetetzea, “Ezezagunerako Bidaia” jokoan parte hartuz. Martitzen arratsaldeko 17:00etako saioa aukeratu dute.

Ostean, askaria egin nahiko lukete.

Jokoa 17:00etan hasiko litzateke eta 70 minutu inguruko iraupena duenez, 18:10 ingururako amaituko lukete.

Haurrak misterioa argitzen ari diren bitartean, taldearekin joan den helduren batek askaria presta lezake eta, jokoa amaitzean, askaria egin dezakete.

18:50ra arte egon daitezke bertan.

Zenbat kostatzen da askarirako gela gordetzea?

40 € ordaindu behar dituzue gela erreserbatzeko.

Prezioak

1

Haurrak (15 jokalari gehienez)

6 jokalari 100€
Seigarren jokalaritik aurrera bakoitzak 14€

2

Helduak (12 jokalari gehienez)

6 jokalari 100€
Seigarren jokalaritik aurrera bakoitzak 16€

3

Adultos y niños en el mismo grupo (máximo 15 jugadores

6 jokalari 100€
Seigarren jokalaritik (helduak) aurrera bakoitzak 16€
Seigarren jokalaritik (haurrak) aurrera bakoitzak 14€

rreserba online egitean, 50 € ordainduko dira eta gainerakoa dirutan edo txartelaz, egiten den egunean.

Erreserba