Atxuriko Abadia


2-6 Parte-hartzaile

Astearteetik igandera (egutegia kontsultatu)

70 minutu

Zailtasun ertain–handia %80

Sustatzen du: talde-lana, lankidetza, denboraren kudeaketa, pentsamendu laterala eta logikoa, talde-kohesioa, zeregin banaketa, komunikazioa, gaitasun analitikoak, arreta, dibertsioa eta entretenimendua
Gomendatua:

Team Building

Agur-festak

Eskolak

Familiak

Bikoteak

Lagunak
Escape Room Jokoa Bilbao: Erronka
«La Abadía de Atxuri» Bilboko escape room desberdina da, Museo barruko gela esklusiboetan eta arte-lanen artean garatzen den ihes-gela bat da. Zuen abenturan zehar, hainbat enigma ebatsi beharko dituzue, batzuetan bilduma iraunkorreko lan batzuetan aurkitzen den informazioa erabiliz.
Gure escape roomean ez zaudete giltzaperatuta egongo. Abenturak 70 minutu irauten du. La Abadía de Atxuri-ko Kongregazioa bisitatuko duzue. Anaietako batek lagunduko zaituzte. Elkarrekin misio paregabe bat hasiko duzue. Esperientzian zehar, hiru osagai fisikoki aurkitzen saiatuko zarete, Kongregazioa La Abadía-n bizi diren guztiak hiltzen ari den pozoitik salbatuko duen antidotoa prestatzeko.
Escape Room Jokoa Bilbao: Xehetasunak
Lagun eta familia taldeentzako joko aproposa da, eta hasiera batean helduentzat pentsatuta egon arren, guztientzako esperientzia murgiltzailea eskaintzen du. Gure esperientziak dio “gazte” abenturazaleak helburua lortzeko ezinbestekoak izaten direla, haien azkartasun eta energiari esker.
Escape Room gela La Abadía de Atxuri:
Arauak
Haurren taldeak bakarrik osatuta dauden kasuetan, heldu bat egon behar da Museoan eta adingabeen arduradun izan.
Haurrentzako taldearen adina: gomendatua 8 urtetik aurrera.
Jarduera osoan zehar gure Game Master izango duzue lagun, eta behar izanez gero aurrera egiten lagunduko dizue.
Escape Room La Abadía de Atxuri: Prezioak
1
Haurrak (gehienez 6 jokalari)
2 jokalari | 65€ |
3 jokalari | 75€ |
4 jokalari | 80€ |
5 jokalari | 90€ |
6 jokalari | 100€ |
2
Helduak (gehienez 6 jokalari)
2 jokalari | 65€ |
3 jokalari | 75€ |
4 jokalari | 80€ |
5 jokalari | 90€ |
6 jokalari | 100€ |
3
Heldu eta haurren talde mistoa (gehienez 6 jokalari)
2 jokalari | 65€ |
3 jokalari | 75€ |
4 jokalari | 80€ |
5 jokalari | 90€ |
6 jokalari | 100€ |
OHARRA: Lineako erreserba prozesuan 50 € ordainduko dira. Gainerakoa eskudirutan edo txartelarekin ordainduko da jardueraren egunean.
Erreserbatu “Atxuriko Abadia” jokoa
Atal honetan jasota ez dagoen beste edozein zalantzarako, jar zaitez gurekin harremanetan..
1
Noiz etorri nahi duzu?
Aukeratu egokitzen zaizun data eta egun horretarako eskuragarri dauden saioak agertuko dira. Gorriz daude beteta dauden saioak, berdez erreserbatu daitezkeenak.
2
Zenbat parte-hartzaile izango zarete?
Gehitu komentura etorriko zareten parte-hartzaileen kopurua. Geroago gehiago bazarete, gainerako sarrerak eskudirutan ordainduko dira jokoaren aurretik.
Taldearen gehienezko tamaina 6 pertsona da. Esperientzia osoagoa izateko, gehienez 4 pertsona gomendatzen ditugu.
Taldearen tamainaz ziur ez bazaudete, gutxiagorako erreserba egitea gomendatzen dugu eta Museoan osagarria ordaintzea. Pertsona gehiagorako erreserba egiten bada, ez da etorriko ez diren pertsonen dirua itzuliko.
3
Berretsi erreserba
Zure abenturaren data eta orduarekin mezu elektroniko bat jasoko duzu.
“Aldi baterako itxita” museoko erakusketan egindako aldaketengatik
Harritu gure opari bonuarekin
"La Abadía de Atxuri"
Opari ezazu egundoko esperientzia! Non joku desberdin batezjokatu eta gozatu ez ezik , Enkarnazio Dominikarren Komentua ezagutu ere, lortuko dituzun. Eraikin honekhistoriaren bost mende baino gehiago ditu eta 1995 urtetik Bizkaiko Arte Sakratuaren ElizbarrutikoMuseoa ostatzen du.

Jokoa La Abadía de Atxuri Galderarik?
Atal honetan jasota ez dagoen beste edozein galderarako, jar zaitez gurekin harremanetan.
Escape jokoari buruz: La Abadía de Atxuri
Bai, gure “La Abadía de Atxuri” escape roomaren abentura, baita gure beste joko “Bidaia Ezezagunerantz” ere, Museo barruan eta arte-lanen artean gertatzen da.
Beraz, funtsezkoa da arduratsua izatea eta inguruko guztia errespetatzea.
Abadeak edo abadesak dokumentu bat sinatzea eskatuko dizu, joko bat izan arren, inguruko piezak guztion ondarea direla gogorarazteko.
Gure escape room 18 urtetik gorako pertsonentzat diseinatuta dago, baina askok dakizuen bezala, “gazte” jokalariak askotan hobeak izaten dira.
Egia da helduentzat diseinatutako jokoa dela, eta horregatik gazteek ez dituzten erronkak egon daitezke.
Arrazoi horregatik eta beste batzuengatik, 11 eta 17 urte bitarteko parte-hartzaileek heldu batekin egon behar dute.
Gure jokoa zure behaketa, talde-lana, sormena, komunikazioa eta erabakiak hartzeko gaitasuna probatzeko diseinatuta dago.
Parte hartzeko beharrezko baldintza bakarrak hauek dira.
Esperientzian zehar, kode sekretuei, buru-zirtarrei eta talde-erronkei aurre egin beharko diezu, zure adimena erabiliz eta taldearekin lankidetzan arituz.
Bai, erabat. 2 pertsonak escape room bat jokatu dezakete inolako arazorik gabe.Izan ere, bikote batzuk oso ondo koordinatuta daude.
Bikotearentzako aisialdi jarduera paregabea da.
Gure La Abadía de Atxuri Escape Room jokoa saio bakoitzeko gehienez 6 parte-hartzailerentzako pentsatuta dago. Lekua ez da arazoa, XVI. mendeko komentuan erabateko askatasunez mugitu ahal izango zarete. Hala ere, uste dugu jokoa gehienez 6 pertsonako taldeetan hobeto gozatzen dela.
Ez da beharrezkoa hizkuntza zehatzik jakitea misioa ebazteko. Jokoaren aurreko jarraibideei dagokienez, ez kezkatu, azkenean elkar ulertuko dugu.
Gainera, erreserba fasean zein hizkuntzatan jokatu nahi duzun aukeratu ahal izango duzu (euskara, gaztelania, ingelesa).
La Abadía de Atxuri Jokoaren kostuei eta tarifei buruz
Gure Escape Room jokoaren prezioa parte-hartzaileen kopuruaren arabera aldatzen da. Erreserben atalean tarifa desberdinak ikus ditzakezue.
Jokoaren erreserba bertan behera uzten baduzu erreserbatuta duzun egun berean, barkatu baina ez da dirua itzuliko.
Aldez aurretik bertan behera uzten bada, beste data eta ordu bat aukeratu ahal izango duzu jokatzeko.
Parte-hartzaileen taldea erreserbatutako ordua baino 15 minutu beranduago iristen bada, barkatu baina ezingo da Escape Room-era sartu.
Eta gainera, ez da dirua itzuliko. Ulertu behar dugu gela prestatzeko denbora behar dela, eta puntualtasunik ezak gainerako saioei eragin diezaiekeela.
Ordainketa kreditu-txartelarekin egiten da. Hala ere, jokatu nahi den egun berean egiten diren erreserbak Museoan bertan eskudirutan ordainduko dira.
Faktura igortzea behar baduzu, erreserben atalean aukera bat izango duzu, eta bertan hainbat datu eskatuko zaizkizu (Sozietate Izena, IFZ…). Datu horiekin faktura inolako arazorik gabe igorriko da.
Museo barruan komunak daude, beraz, lasai egon horregatik.